AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko urteurrena.
2025/03/17 12:06

Goierriko Kontseilu Sozialistak prest du jadanik Beasaingo (Gipuzkoa) Zentro Sozialistaren urteurrena ospatzeko egitaraua. Martxoaren 29rako jarri du hitzordua, eta egun osoko egitaraua antolatu du. 11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, Melmakeko Kultur Taldearen eskutik: gantxillo tailerra eskainiko du Zentro Sozialistan. Horren ostean, 12:30ean, mahai-inguru bat izango da bertan, Euskal Herriko hainbat Zentro Sozialistatako kideekin: Zumaiakoak (Gipuzkoa), Azpeitikoak (Gipuzkoa), Donostiakoak (Gipuzkoa) eta Goierri bertakoak. Zentro Sozialisten garrantziaz eta espazio horiei lotutako esperientziez arituko dira, eta elkartasun argazki bat aterako dute amaieran.

14:30ean hasiko da urteurreneko bazkaria, musika girotuarekin, eta bertso-saio bat izango da iluntzean, 19:30etik aurrera: Aitor Bizkarra, Garazi Navarro eta Andoni Rekondo arituko dira kantuan. Bazkarira bertaratzeko asmoa dutenek aurrez eman behar dute izena Xuber tabernan.

Aurten bi urte beteko ditu Goierriko Zentro Sozialistak. Bertako Kontseilu Sozialistak 2023ko martxoan eman zuen Langile Kontrolpeko Espazioaren irekieraren berri, eskualdeko jardun politikoari bultzada bat emateko eta "proletalgoaren autodefentsarako tresnak" indartzeko asmoz.

EZ DAGO IRUZKINIK