AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Infobae
2024/11/07 08:20

Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxe ugarik antolatu dituzte oinarrizko produktuen bilketak, DANA dela-eta, Valentziara bidali ahal izateko. Ikasle Abertzaleak antolakundeak, bestalde, hamaika ikastetxe eta campusetan jarriko ditu Elkartasun Biltegiak, helburu berarekin.

Horiez gain, Mugimendu Sozialistak antolatuta, herri gehiagotan ere izango dira bilketak, Valentziara bideratzeko: deialdi gehiago egin dituzte berriki tokian tokiko Kontseilu Sozialistek eta Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS).

Iruñerrian (Nafarroa), esaterako, gaur bertan egingo ditu bilketak Mugimendu Sozialistak, hainbat kolektiborekin elkarlanean. 17:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, eta ondoko lekuetan jarriko dituzte materiala jasotzeko postuak: Alde Zaharreko Matalazen, Merkatuan eta Gurutze Plazan; Barañaingo Merkatuan; Berriozarko Merkatuan; Burlatako Gaztetxean, Merkatuan eta Askas Plazan; Mendillorriko Merkatuan; Errotxapeako Merkatuan eta Karbonillan, eta Zizurko Merkatuan.

Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan (Aita Mari auzategia, 16) ere prestatu du bilketa bat Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Larunbatean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Sakanako GKSk ere egin ditu hainbat deialdi Lakuntzan (Nafarroa). Bertako plazan arituko dira oinarrizko produktuak biltzen: atzo izan zen bilketa bat eta gaur egingo dute bestea, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

EZ DAGO IRUZKINIK