Beste behin, eraso egin diote Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa gaztetxeari. Joan den ostiral gauean, gaztetxearen ateko kristala hautsi zuten. 2020ko abenduaren lehenean ere erasotua izan zen Kontrakantxa; orduan ere ateko kristal bat apurtu zuten.
Eraso berriaren harira, gaztetxeko kideek garbi utzi dute ez dutela halakorik onartuko, eta "autodefentsa baliabideak garatzen" jarraituko dutela azpimarratu dute.