AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/06 21:21

Ikasle Abertzaleak antolakundeak joan den asteburuan egin zuen mobilizazio deialdia: "Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta mundu osoan zehar Palestinaren alde mobilizatzen ari diren ikasleei elkartasuna adierazteko", kanpatzera deitu zuen Euskal Herrian ere.

Hain zuzen ere, gaurko antolatu zituen kanpaldiak IAk, lau campusetan: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) hiru campusetan, Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Leioan (Bizkaia); eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), Iruñean (Nafarroa).

Gaur arratsaldean hasi dira, hala, Palestinaren askatasunaren aldeko lau kanpalekuak. Muntatze-lanetaz eta asanblada irekiez gain, hainbat ekimen izan dira aipatutako lau unibertsitateetan: hitzaldiak, emanaldiak eta abar. Kanpaldietako egitarauetan parte hartu dute gaurkoan, esaterako, Palestinaren aldeko unibertsitate-sareak eta Gabirel Ezkurdiak, zenbait hitzaldiren bidez.

IAk azaldu duenez, protesta-kanpaldien bidez, hainbat aldarri argi egin nahi dituzte; hala nola, "estatu sionistarekin harremanak eten" ditzatela exijitu nahi diete "genozidioaren konplize diren alderdi politiko profesionalei eta instituzioei". Horri lotuta, Israelgo Estatu genozida "borrokatzeko, desnormalizatzeko eta suntsitzeko" beharra azpimarratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK