AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratze bat aste honetan. ARGAZKIA / Ahotsa.info
2023/01/20 17:16

Aisialdiaren, animazio soziokulturalaren eta ingurumenaren sektoreko Nafarroako langileek zenbait lanuzte egin dituzte aste honetan; zehazki, urtarrilaren 17an, 18an eta 19an. Sektoreko lehen lan-itunaren alde ari dira, eta azaldu dutenez, hitzarmenaren bidez "sektorea erregularitzatea" eta "lan-baldintza duinak" bermatzea da helburua.

Sindikatuen arabera, parte-hartzea zabala izan da greba deialdian, UGTk modu paraleloan aurre-akordio bat sinatu eta deialdia alboratu duen arren. ELAren arabera, "UGTk eraginkortasun mugatuko hitzarmena adostu du patronalarekin", baina "langileen zati bati bakarrik aplikatuko zaio" neurri hori. Akordioari uko egin diote langile gehienek eta, are gehiago, itun horren "baliozkotasun judiziala" zalantzan jarri dute.

Aste honetan, esaterako, ondoko aisialdi eta kultur zentroak itxi behar izan dituzte beharginen lanuzteen ondorioz: Iruñeko (Nafarroa) Planetarioa; Nafarroako Artxibo Nagusia; Iruñeko Mankomunitatearen Hezkuntza Programa; Iruñeko Gazteriaren Etxea; Iturramako, Sanduzelaiko, Zabalguneko, Arrosadiako eta Mendillorriko Civivoxak, eta Beriaingo eta Noaingo ludotekak. Langileek borrokari eusteko asmoa adierazi dute: "[borrokan] jarraituko dugu eta aurre-akordioa atzera botako dugu".

EZ DAGO IRUZKINIK