AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ELA
2023/01/10 18:04

Atzo eman zuten greba deialdi berriaren berri Nafarroako adinekoen egoitzetako langileek. Urtarrilaren 16tik 20ra arte egingo dute greba, eta, beraz, sektorean izan den "grebaldirik luzeena" izango dela azpimarratu dute. Grebaldi horri amaiera emateko, gainera, manifestazio bat egingo dute hilaren 20an Iruñeko (Nafarroa) Casa de la Misericordia zahar etxetik hasita, arratsaldeko 17:00etan. 

Prentsaurrekoan azaldu zutenez, duela bi urte sortu zen hitzarmen berria negoziatzeko mahaia, baina hor ez dute gatazka ebatzi, eta ez dira langileen eskariak bete. Lan-itun berri baten alde egiten dute langileek. Besteak beste, "baldintza duinetan lan egitea", "soldatak igotzea", "bizi-baldintza materialak hobetzea eta atsedena hartzeko astia handitzea" bermatuko dituen itun bat nahi dute, zehazki.

Zentzu horretan, patronalak inposatzen dituen lan-baldintzak salatu dituzte eta, zehazki, gaixotasun bajak ez direla errespetatzen kritikatu dute: "laneko bajak ez daude osatuta, hau da, prestazioaren ehuneko jakin bat besterik ez dugu kobratzen" eta, "ordainsariak irrigarriak direnez, bideraezina da soldataren frakzioarekin aurrera egitea". Horrela, gaixorik lan egitera ikusten dituzte behartuta euren buruak.

ANEA eta LARES Nafarroako patronalak seinalatu dituzte langileek eta, hori ez ezik, Nafarroako Gobernuaren ardura ere jarri dute jopuntuan. Izan ere, gogorarazi dute "sektorea finantzatzen" duela gobernuak, baina ez duela "hobekuntzarik pobreena" ere onartuko uste dute.

EZ DAGO IRUZKINIK