AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / The Objective
2022/09/01 10:32

Abuztuaren 23tik 29rako datuak argitaratu ditu gaur Europar Batasuneko Petrolio Buletinak, eta horien arabera, gasolinaren prezioak gora egin du uda hasi zenetik aurreneko aldiz: 20 zentimoko deskontua aintzat hartuta, batez beste, 1,594 euro balio du gasolina litroak. Hortaz, astebetean %0,5 igo da kostua.

Dieselaren kostuari dagokionez, mantendu egin da goranzko joera: bigarren aldiz jarraian, garestitu egin da litro bakoitzaren batez besteko kostua, eta 1,682 euroan kokatu da. Diesel litroa, beraz, %4 garestitu da azken zazpi egunetan.

Batez besteko prezioak kalkulatzeko, Espainiako Estatuko 11.400 salmenta puntu hartzen ditu kontuan Europar Batasuneko Petrolio Buletinak. Europan, gaur egun, batez beste 1,782 euro balio du gasolinak, eta 1,911 euro gasolioak.

Azkeneko datuekin, apirilaren 11n indarrean zeuden prezioen parekoak dira une honetan gasolinaren prezioak, eta maiatz erdialdekoen parekoak dieselarenak. Urtea hasi zenetik, %8 garestiagoa da gasolina, eta %25 garestiagoa gasolioa. Hala, gaur-gaurkoz 88 euroko kostua du 55 litroko depositua gasolinaz betetzeak, urte hasieran baino zazpi euro gehiago. 55 litroko depositua diesela erabilita betetzeak, berriz, 93 euroko kostua du une honetan; urte hasieran baino 19 euro garestiagoa da.

Inflazioa, maximo historikoetan oraindik

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) atzo kaleratu zituen abuztuko datu aurreratuak. Antza, zertxobait behera egin du inflazio mailak, lau hamarren —%10,4an kokatu da—, eta erregaien prezioen beherakadak eragin du hori. Ikusteke dago, hortaz, zein eragin izan dezakeen erregaien kostuen balizko igoera berri batek. Abuztuko azpiko inflazioa azken 29 urteetako altuena izan da, %6,4koa hain zuzen.

EZ DAGO IRUZKINIK