AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/29 11:50

Egun hauetan Gazte Koordinadora Sozialistaren sorrerak sare sozialetan eragin duen erreakzioaren aurrean, GKSk zera adierazi nahi du:

1- Gazte Koordinadora Sozialistak ez dauka sare sozialetan kontu propiorik. GKS aurkeztu besterik ez da egin oraindik eta, momentuz, bere azalpen publikoa existitzen diren komunikabide ofizialetik egingo du. GKS bere aktibitatearen berri emateko tresna propioa garatzen ari da eta, bien bitartean, GKSk Gedar Langile Kazetari bidaliko dio bere aktibitatearen zein martxan jarriko dituen bide komunikatiboen gaineko informazioa, hark azken horren hedapena egin dezan. 

2- Beraz, argi adierazi nahi dugu egun hauetan gure izenean sortu diren sare sozialetako kontu guztiak faltsuak direla. Twitterrean sortu diren kontu guztiak faltsuak dira eta etorkizunean sare sozialetan sortu daitezkeen kontu guztiak faltsuak izango dira, baldin eta GKSk ez baldin badu kontrakoa adierazten aipatutako prozedura jarraituz.

3- Era berean argi adierazi nahi dugu ez garela kontu horiek esaten dutenaren erantzule. Kontu faltsu horiek diotena ez da GKSk dioena. Mezu horiek ez daukate sinesgarritasunik ezta baliotasunik ere. GKSk prozedura posible guztiak jarriko ditu martxan kontu faltsu guztiak ezabatzeko.

4- Bide beretik, irmoki salatu nahi dugu interes politikoei jarraiki egin den joku zikin guztia. Kezkagarria iruditzen zaigu GKSren sorreraren aurrean hau erasotzeko egon den borondate politikoa eta honen aurka egiteko aukeratu diren moduak.

Espero dugu ahal bezain laster arazoak konpontzea.

Kalean ikusiko dugu elkar.

2019/02/20