AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/18 13:32

Datorren urtarrilaren 25ean mobilizatzera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Gerraren eta faxismoaren kontra, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) egingo ditu manifestazioak gazte-antolakundeak, eta ekin die jadanik antolaketa-lanei.

Deialdiaren nondik norakoak azaltzeko, aurkezpenak egingo ditu Euskal Herri osoan barrena: ia 80 herri, auzo eta campusetan izango dira saioak. Aurkezpenak zein herritan antolatu edo antolatuko dituen jakinarazi du GKSk, baina lekuan lekuko taldeek emango dute hitzordu zehatzen berri, euren sare sozial propioetan.

EZ DAGO IRUZKINIK