Gazte Koordinadora Sozialistak aurreko astean jarri zuen martxan Burgesiaren ofentsiba gelditu! izeneko salaketa kanpaina politikoa. Egun bizi duguna "ezkutuko salbuespen egoera" dela azpimarratu zuen GKSk, eta osasun-krisialdi modura baino, "burgesiaren ofentsiba ekonomiko eta politiko" berri baten atarian kokatu zuen.
Langileriaren aldeko dinamikak bultzatzearen eta defendatzearen aldeko hautua egin dute hala koordinadorako kideek, eta besteak beste, Covid-19 birusaren eta ondorioen inguruko egiazko azalpen baten beharra eta, egungo egoeran, askatasun politikoak berreskuratzeko premia nabarmendu zituzten.
BABESA KANPAINARI
GKSk salaketa kanpaina aurkeztu zuenetik, hainbat eragilek eta kolektibok egin dute bat dinamikarekin, eta beste askok, kanpaina politiko propioak abiatu dituzte tokian toki.
Momentuz, ondorengoak dira GKSren kanpaina politikoarekin bat egin duten eragileetako batzuk:
Atarrabiako (Nafarroa) Gazte Asanblada, Egiako (Gipuzkoa) Gazte Asanblada, Burlatako (Nafarroa) Gaztetxea, Legutioko (Araba) Gaztetxea, Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa gaztetxea, Zestoako (Gipuzkoa) Gazte Asanblada, Bilboko (Bizkaia) Etxarri II gaztetxea, Tolosako (Gipuzkoa) Gazte Asanblada, Ibarrako (Gipuzkoa) Gazte Asanblada, Laudioko (Araba) Gaztetxea, AbadiƱoko (Bizkaia) Gaztetxea, Lekeitioko (Bizkaia) Gaztetxea, Tolosaldeko Gazte Frontea, Azpeitiko (Gipuzkoa) Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialista, Berriozarko (Nafarroa) Talde Antikapitalista, Hego Uribeko (Bizkaia) Sare Sozialista, Irungo (Gipuzkoa) Erlaitz, Gernikako (Bizkaia) Eztena, Legutioko (Araba) Desjabetuon Hotela, Herri Gorri antolakundea, IruƱerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sarea, Bergarako (Gipuzkoa) Lubaki Langile Elkartasun Sarea, Donostiako (Gipuzkoa) M1 Langileontzat plataforma, Eraiki, Bilboko (Bizkaia) Bultza, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua, Ikasle Abertzaleak, Itaia Emakume Sozialisten Sarea edota Herritar Batasuna.
LANKETARAKO HELDULEKUAK
Lau ardatz nagusi ditu koordinadoraren salaketa kanpainak:
1. Burgesiaren salbuespen neurri politikoak bertan behera uzteko eta askatasun politikoak berrezarteko urgentzia.
2. Sozialdemokraziaren izaera kolaborazionista alarma egoeraren aurrean.
3. Koronabirusaren kausen, dimentsioaren eta eraginen egia ezagutzeko premia.
4. Berehalako zereginak alarma egoeraren aurrean.