AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/16 10:55

Gasteizen (Araba), kontrol soziala areagotzeko hainbat neurri hartu ditu berriki udalak (PSOE); esaterako, adimendun bideo-zaintza kamerak ezartzea hiriburuko kaleetan, udaltzain kopurua handitzea eta euren ekipamenduak berritzea, mugikorraren bitartez monitorizatutako kontrol-sentsoreak jartzea, eta abar. Horren harira, zenbait udal eraikin markatu dituzte berriki, Gasteizko Udala seinalatzeko areagotzen ari den "kontrolaren erantzule" modura. Kontrol sozialerako hamaika gailuz eta instalazioz arduratzen den Electro Alavesa ere seinalatu dute; hala nola, enpresaren ibilgailuak.

Manifestazioa larunbat honetan, kontrol sozialaren aurka

Udala hartzen ari den kontrol-neurri horien guztien izaera errepresiboa seinalatzeaz gain, auzia hainbat ertzetatik lantzeko hitzaldiak egin ditu azken asteetan Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak, eta mobilizazio deialdi bat egin du asteburu honetarako. Larunbatean, hilaren 18an, kameren eta, orokorrean, kontrol sozialaren kontrako manifestazio bat egingo du GKSk. Santa Maria plazan jarri du hitzordua, 19:00etarako.

Legazpin (Gipuzkoa) ere salatu du GKSk bideo-zaintza kamera berriak jarri dituela udalak (EAJ), eta kontrol soziala sakontzeko tresnak direla horiek. Goierriko GKSko kideek ere mobilizazio deialdi bat egin dute, biharko: 18:30ean hasiko da manifestazioa, Legazpiko plaza nagusitik.

EZ DAGO IRUZKINIK