AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak
Gasteizko SUmendi gune autogestionatua desalojatu du Ertzaintzak
Atzo, Gasteizko SUmendi espaziora sartu eta hustu egin zuen Ertzaintzak. 2016. urteko urrian okupatu zuten gunea.
2019eko azaroaren 28
Gasteizko SUmendi gune autogestionatua desalojatu du Ertzaintzak

Atzo arratsaldean, klima aldaketaren inguruko hitzaldia izan zen Gasteizko (Araba) Judimendi auzoko SUmendi gune autogestionatuan. Entzuleak eta parte hartzaileak barruan zeudela, Ertzaintza sartu zen espaziora, eta berau hustu zuen une horretan bertan.

Kaleratzea gauzatu bitartean, gainera, hainbat pertsona identifikatu zituzten ertzainek. Inguruko zenbait gazte bertaratu ziren SUmendira; Poliziak ateko sarraila aldatu bezain laster, ordea, alde egin zuten.