AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Periódico de la construcción
2025/02/18 17:41

Espainiako Gobernuak bide egin dio Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gasteiz (Araba) eta Burgos arteko lotunea eraikitzen hasteari, abenduan proiektua onartu ostean, ministroen kontseiluak atzo baimendu baitzuen obraren lizitazioa. Beraz, proiektua lehiaketara atera da jadanik. 96 kilometro baino gehiago edukiko ditu guztira lotune horrek, eta AHTa Madrilekin eta AVE trenarekin konektatuko du. Hala ere, bost zatitan banatuko dute bide guztia, eta aurreneko zatia egiteko lanak dira orain onetsi dituztenak.

8,4 kilometro inguru besterik ez ditu lehen zatiak, baina kostua erraldoia izango da: 2.000 milioi eurokoa, Espainiako Garraio Ministerioaren aurreikuspenen arabera. Itxura denez, gainera, handiak dira obraren zailtasun teknikoak, eremu menditsu bat zeharkatu beharko baitu trenbideak; Pancorboko haizpitartearen eta Orabenes mendien artekoa, hain justu. Lotunearen gainerako zatiak ere aurten lizitatu nahi dituzte.

Esklabotza-baldintzak AHTaren obretan

AHT Gelditu! plataformak deituta, joan den asteburuan manifestazio bat izan da Iruñean (Nafarroa), AHTa eraikitzeko obretan jarduten duten langileek jasan behar dituzten miseriazko lan-baldintzak salatzeko. Obra horiek martxan jarri zituztenetik, Euskal Herrian gutxienez hamabi beharginek galdu dute bizia lan horietan.

EZ DAGO IRUZKINIK