AKTUALITATEA / Espetxea
Garikoitz Aspiazu eta Ainhoa Gartzia preso politikoak lekualdatu dituzte azken egunetan
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Aspiazu Arletxeko espetxetik Lannemezango espetxera hurbildu dute. Gartzia, aldiz, Murtziatik Salamancara lekualdatu dute.
2019eko uztailaren 12
Garikoitz Aspiazu eta Ainhoa Gartzia preso politikoak lekualdatu dituzte azken egunetan

Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki preso politiko santutxuarra eta Ainhoa Gartzia Montero preso politiko hernaniarra espetxez lekualdatu dituzte azken egunetan.

Aspiazu Arleseko espetxetik Lannemezango (Okzitania) kartzelara hurbildu zuten astelehenean, hilak 8. Euskal Herritik 700 kilometrora dago Arlesko espetxea. Lannemezangoa, berriz, 290 kilometrora. 2008tik dago preso Garikoitz Aspiazu santutxuarra, ETA erakundeko kide izateagatik.

Gartzia, aldiz, Murtzia II (Murtzia) espetxetik Topasko (Salamanca) presondegira lekualdatu zuten atzo, osteguna, Espainiako Espetxeetako Instituzioek. Orain, Euskal Herritik 410 kilometrora dago hernaniarra.

Etxerat elkarteak eman du bi euskal preso politikoen hurbilketen berri, eta dispertsioarekin amaitzeko eskatu du beste behin. Joan zen astean Madrilek Ekaitz Samaniego Curiel Murtziako kartzelatik Zuerakora (Zaragoza) hurbildu zuen.