AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
EHUko garbitzaileen eta UIBko kideen elkarretaratzea. Argazkia: @Leioatik
2020/03/04 17:44

Gaur, hilak 4, EHUko garbiketa zerbitzuetako langileak eta UIBko kideak mobilizatu dira garbikuntza sektoreko lan hitzarmenaren eta unibertsitateko kostuak murriztearen alde. Garbiketa zerbitzuetako beharginen grebak bi egun betetzen dituen honetan, Nekane Balluerka errektorea Leioako (Bizkaia) Hezkuntza Fakultatean izan da irekiera ospakizun bat egiteko. Garbitzaileen Lan berdina, soldata berdina eta ikasleen Tasak merketu, bekak hobetu aldarriekin topatu da bertan.

Gasteizko (Araba) campusean errepresioa gailendu da. Garbitzaileak eta ikasleak Gizarte Langintza Fakultatean sartzen ari zirela, indar polizialek mobilizazioa eten dute. Bertan ikasle bat atzeman eta identifikatu du Ertzaintzak.

Donostian (Gipuzkoa), aldiz, Hezkuntza Delegaritzaren atarian egin dute kontzentrazio bateratua grebalariek eta UIBko kideek.

Bost asteko greba

Duela bi egun abiatu zuten greba EHUko garbiketa zerbitzuetako langileek. Hitzarmen kolektiboa berritzea eta soldatak hobetzea aldarrikatu dute azken bost urteetan zehar, eta mobilizazio zein salaketa ekintzei hasiera eman zieten grebaldi berria iragarri bezain laster. Ikasleak euren aldamenean izan dira uneoro UIBren bitartez, Garbitzaileak ez daude bakarrik lelopean.

Martxoaren 26ko ikasle greba

Ikasleek ere badituzte euren aldarrikapen propioak. Hain zuzen ere, greba deialdia egin zuen Ikasle Abertzaleakek martxoaren 26rako, "unibertsitateko tasak merketzea eta beken baldintzak hobetzea" helburu. UIBk grebari atxikimendua adierazi zion herenegun, beken eta tasen auzian azaldutako bost aldarrikapenak barnebiltzen baititu IAren deialdiak.