AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/06 15:49

Ikasleen antolakuntzari eta borrokari esker, Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Askatasuna institututik bi irakasle erasotzaile kanporatzea lortu dute. Iruñerriko Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak duela bi aste eman zuen irakasleetako baten kasuaren berri, eta gerora jakinarazi du bigarren erasotzaile bat ere bazela ikastetxe berean klaseak ematen. Bai institutuko zuzendaritza bai Nafarroako Hezkuntza Departamentua jakitun ziren egoeraz, baina, hala ere, inpunitate osoz segitu dute eskolak ematen, IAren esanetan. 

Horregatik ekin zioten borrokari ikasleek, bi erasotzaileak Askatasunatik bota zitzatela exijitzeko. Eta lortu dute azkenean: Iruñerriko IAk gaur azaldu du lortu dutela bi irakasleak kanporatzea. "Argi geratu da instituzioen eskutik ez dela konponbiderik etorriko eta erasotzaileek inpunitate osoz jarraituko dutela heziguneetan", seinalatu dute antolakundeko kideek: "Aurreko asteko gertakariek erakusten digute ikasleok antolatuz eta borrokatuz soilik lortu dezakegula indarkeria matxista hezkuntzatik kanporatzea".

Matxismoaren aurka antolatzera eta, bide horretan, martxoaren 13an grebara batzera deitu dituzte ikasleak. Egun horretarako ikasle-greba bat antolatu du IAk, gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasle langileen interesen alde. Iruñean manifestazio bat izango da egun horretan, 12:00etan Sarasatetik abiatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK