AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2023/03/02 12:28

1.340 kilometro ingurukoa da Finlandia eta Errusia banatzen dituen muga, eta hura harresiz itxi nahi dute Finlandiako autoritateek. Murru bat eraikitzen hasi dira mugaldeko Imatra herrian, hiru kilometro ingurukoa, froga modura. Ekainerako bukatuko dituzte lanak, baina gerora harresia handitzeko asmoa daukatela eman dute aditzera gobernutik; antza, 200 kilometrorainoko luzeera izan dezake harresizko eraikuntza horrek. Gainera, hesiak eta mugimenduak atzemateko sentsoreak ere jarriko dituzte Errusiako mugan.

Finlandiako parlamentuan 2022ko urrian onartu zuten mugaldean murrua egitea. Horretarako arrazoia da, Sanna Marinen gobernu sozialdemokrataren esanetan, Ukrainan gerrak leher egin osteko testuinguruan, Errusia eta Finlandia bereizten dituen muga igarotzeko migrazio-fluxuak kontrolatzea, eta "legez kanpoko gurutzatzeei" aurre egitea. Irailean, Errusiako turistei herrialdean sartzea debekatu zien Finlandiak.

EZ DAGO IRUZKINIK