AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/01 08:35

Frantziako Estatuko hauteskunde legegileen lehen itzuliaren bezperarako, aurreko larunbaterako, mobilizazio batera deitu zuen Baionan (Lapurdi) Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Faxismoari aurre egin. Kapitalismoaren eta gerlaren kontra borrokatu lelopean egin zuen deialdia. Baionako Herriko Etxetik irten zen larunbateko manifestazioa, 20:00etan.

Faxismoaren gorakadaz eta faxismoaren kontrako borrokaz hainbeste hitz egiten ari den honetan, aldarri argi bat egin zuen Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak: esan zuen beharrezkoa dela "maskarada elektoraletik eta instituzio burgesetatik at" egitea aurre faxismoari.

"Faxismoa deuseztatzeko berau posible egiten duten baldintza objektiboak suntsitzea baitezpadakoa da, hots, kapitalismoa suntsitzea", gaineratu zuen. Horregatik, azpimarra egin zion "langileon antolakuntza independentea eta Prozesu Sozialista indartzeko" zereginari.

Mobilizatzeko deia egitean, bloke liberalaz, Fronte Popular Berriaz, RN alderdiaz eta abarrez jardun zuten Kontseilu Sozialistako kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK