AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/29 10:48

Europar Batasuneko (EB) adin txikikoen %24,7 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan zeuden 2022an, hamarretik bi baino gehiago. Zifra absolutuetan, ia 20 milioi pertsona inguru zirela kalkulatu du Eurostatek berriki. Gainera, proportzioa pixka bat handitu zen 2021arekin alderatuta, %0,3 gehiago.

Europar Batasuneko adin txikikoen %24,7 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan zeuden 2022an

Estatuka hartuta, 2022ko baliorik altuenak Errumaniak (%41,5), Bulgariak (%33,9) eta Espainiako Estatuak (%32,2) izan dituzte. Hau da, Espainiako Estatuan, adin txikikoen pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskua EBko batez bestekoa baino %7,5 altuagoa da.

Txanponaren beste aldean, Esloveniak (%10,3), Txekiak (%13,4) eta Danimarkak (%13,8) indizerik baxuenak erregistratu zituzten. Bistan denez, EBn, adin txikikoen pobrezia edo gizarte-bazterketa tasarik txikienak dituzten herrialdeetan ere, ez da hamarretik batetik jaisten kopurua. Are gehiago, Alemania bezalako potentzia kapitalista aurreratuetan, %25era gerturatzen da ehunekoa, eta Herbeheretan, berriz, %15era.

2022ko baliorik altuenak Errumaniak (%41,5), Bulgariak (%33,9) eta Espainiako Estatuak (%32,2) izan dituzte

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Euskal Herriko haur eta nerabeen pobrezia eta gizarte-bazterketa tasak eskuragarri ez dauden arren, gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak duela gutxi argitaratu zituela horren inguruko adierazle orokorrak, Eurostaten metodo berberarekin. Horren arabera, 2022an, 357.360 pertsona inguruk "pobrezia erlatiboa" edo "diru-sarrera baxuak" jasaten zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; hiru lurraldeetako bost lagunetik batek, alegia. Are gehiago, 106.273 lagun, 2008an baino %59,7 gehiago, "pobrezia arrisku larrian" bizi zirela kalkulatu zuten Eurostaten metodoaren bidez.

2022an, 357.360 pertsona inguruk "pobrezia erlatiboa" edo "diru-sarrera baxuak" jasaten zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; hiru lurraldeetako bost lagunetik batek

Children at risk of poverty or social exclusion, 2022 (Eurostat):

EZ DAGO IRUZKINIK