AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/24 00:01

Bizkaiko BesteBi plataformak jakinarazi duenez, azken asteetan, gutxienez hiru pertsona etxegabe hil dira Bizkaian. Aurreko astean, kalean bizi zen emakume bat hilik topatu zuten Santurtziko parke batean. Horren aurreko asteetan, bestalde, etxerik gabeko bi gizonezkok galdu zuten bizia Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Joan den apirilean, Arrotxapean (Iruñerria, Bizkaia) aurkitu zuten hilik kalean bizi zen pertsona bat; otsailean, Hendaian (Lapurdi) hil zen etxerik gabeko gizon bat, eta urtarrilaren amaieran, Bilbon galdu zuen bizia beste pertsona etxegabe batek.

Berria-k argitaratutako datuen arabera, 2000. urtean jasotako datuek zioten 3.000 lagun inguru bizi zirela kalean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

EZ DAGO IRUZKINIK