Skip to Content
AKTUALITATEA / Kale-egoera

Pertsona etxegabe bat hilotz topatu dute Hendaian

Auto baten barnean aurkitu dute 56 urteko pertsona etxegabearen hilotza, Kaneta auzoan.
2021eko urtarrilaren 6
Pertsona etxegabe bat hilotz topatu dute Hendaian

AKTUALITATEA

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, 56 urteko pertsona etxegabe bat hilotz aurkitu dute Hendaian (Lapurdi), Kaneta auzoan. Auto baten barnean atzeman dute gorpua, gaur goizean; antza, gaua bertan eman zuen.

Oraingoz, ez dago informazio gehiago.

Joan den abenduaren 25ean beste pertsona etxegabe bat zendu zen, Zarautzen (Gipuzkoa).