AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/24 12:00

Goierriko Laneko Autodefentsa Sareak eta Goierriko Etxebizitza Sindikatuak, elkarrekin, aholkularitza juridikoa eskainiko dute eskualdean aurrerantzean. Zehazki, soldatapeko lanari lotutako arazoei buruzko aholkularitza emango du Laneko Autodefentsa Sareak, eta etxebizitzari lotutako arazoen ingurukoa Etxebizitza Sindikatuak. Hala, lanean edo etxebizitzarekin arazoak eta zailtasunak dituztenei egin diete eurengana jotzeko eta aholkularitza eskatzeko deia.

Gaur izango da aholkularitza juridikoa eskaintzeko aurreneko saioa, Legazpiko (Gipuzkoa) Kultur Etxean. 17:00etatik aurrera, han izango dira Laneko Autodefentsa Sareko eta Etxebizitza Sindikatuko zenbait kide.

Goierriko Kontseilu Sozialistak iazko azaroan sortu zuen eskualdeko Laneko Autodefentsa Sarea, Euskal Herriko beste hamaika tokitan bezala, "langileei doako tresnak eskaintzen jarraitzeaz gain, lan-eremuan hobekuntzak lortzeko eta langileon antolakuntza gaitasunak indartzeko asmoz". Abenduan, berriz, Goierriko Etxebizitza Sindikatua jarri zuen martxan Kontseilu Sozialistak, etxebizitzaren arloan ere "langile klasearen babesgabetasunari" aurre egiteko.

EZ DAGO IRUZKINIK