AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aurtengo Eskola Ibiltariaren aurkezpena. Argazkia: Ikasle Abertzaleak
2019/07/01 13:27

Ikasle Abertzaleakeko kideek Eskola Ibiltaria antolatu dute aurten ere. Uztailaren 23tik 26ra bitartean izango da, Lekeitiotik Gernikara. Bidean, Aulestian eta Munitibarren egingo dituzte geldialdiak.

Duela bi aste aurkeztu zuten ekimena Lekeition egindako prentsaurrekoan, eta bertan adierazi zutenez, "ikasleon formakuntza edo heziketa iraultzailean eta jarrera sozialistan" sakontzeko asmoz, borroka komunitatea sendotzeko antolatu dute Eskola Ibiltaria; baita ikasleei udako errutinatik at lau egun "atsegin zein aberasgarri" igarotzeko aukera emateko ere.

Dagoeneko eskuragarri daude Eskola Ibiltarirako sarrerak, uztailaren 16ra arte. Egun guztietarako bonoa 20 euroan erosi ahalko da, eta egunekoa, 8 euroan. Horretarako, 39 salmenta puntu jarri dituzte Euskal Herri osoan. Hona hemen salmenta puntuen zerrenda:

Gipuzkoa

Donostia: Urka

Tolosa: Raku

Hernani: Goizargi

Azpeitia:

- Urola Express

- Gaztetxea

Ibarra: Gaztetxea

Hondarribia: Gaztetxea

Lezo: Tiñelu

Ordizia: Herriko Taberna

Zumarraga: Gaztetxea

Arrasate: Jaizale

Bergara: Pol-pol

Billabona-Zizurkil: Kaxilda Gaztetxea

Irun: Humo

Zarautz: Isabel Taberna


Nafarroa

Iruñerria: Meson de la Nabarreria

Lizarra: Berri Taberna

Irurtzun: Pikuxar

Etxarri Aranatz: Lekuona

Altsasu: Lezea

Leitza: Gaztetxea

Lekunberri: Hamairu

Elizondo: Gaztetxea


Araba

Legutio: Amalur

Laudio: Gaztetxea

Gasteiz: Hala Bedi

Murgia: Gaztetxea


Bizkaia

Durango: Arkarazo

Elorrio: Gaztetxea

Lekeitio: Zulua

Ondarroa: Anaita

Bilbo:

- Antepara

- Madariaga

- Izeki

Gernika: Ospa

Sopela: Plaza Beltza

Bakio: Txoberne

Abadiño: Gaztetxea


Lapurdi

Baiona: Xina Ostatua