AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Gacetín Madrid
2023/10/04 12:46

Joan den ekainean atera zen argitara Madrilgo Gobernuak, eskoletako jantoki-zerbitzuari dagokionez, mugatu egin dituela laguntzak hainbat familia zaurgarrirentzat: zehazki, familia ereduaren eta etxeko diru-sarreren arabera, ikaragarri murriztu ditu bekak Isabel Díaz Ayuso (PP) buru duen gobernuak.

Haurren jantoki-zerbitzuaren kostu ahalik eta handiena (%82) gobernuak bere gain har dezan, ikasle horien gurasoek miseriazko soldatak izatea derrigorrezko baldintzatat jo dute. Adibidez, guraso bakarreko eta haur bakarreko familien kasuan, hilean gehienez 500 euro irabazi behar ditu helduak, jantoki-zerbitzuan ahalik eta laguntzarik handiena jaso dezan. Guraso bakarreko eta bi seme-alabako familien kasuan, hilean 750 euroko soldata izango litzateke helduak jaso ahalko lukeen gehienezkoa, %82ko laguntza nahi izatekotan. Jantoki-zerbitzuaren kostuaren %47ko laguntza jaso ahal izateko muga ere miseriazkoa da: familian haur bakarra eta guraso bakarra izatekotan, helduak gehienez 710 euro irabazi behar ditu hilean.

Berriki jakinarazi dute, gainera, ezkongabeak diren hainbat amari ukatu egin dietela euren seme-alaben jantoki-zerbitzua ordaindu ahal izateko diru-laguntza, argudiatuta aitaren izen-abizenak ez direla ageri familia-liburuan.

Familia zaurgarrientzat irizpide eta betebehar irrigarriak ezartzen dituzten bitartean, kontrako jarrera hartu du gobernuak Poliziarekin: Madrilgo Erkidegoko Aldizkari Ofizialak jasotzen duenez, familiako kideren bat polizia-indarren parte bada Madrilen, eskola jantokirako beka jasoko du zuzenean. Berdin du etxe horretako diru-sarrerak zenbaterainokoak diren.

Une honetan, Aldi Baterako Laneko Enpresa bat (ETT, gaztelerazko sigletan) arduratzen da beka horiek zuzenean emateaz: Randstad enpresa. Hortaz, lehen erakunde publikoek egiten zuten lan bat betetzen ari da Randstad. Joan den maiatzean azaldu zuten, gainera, %12,7 garestitu dutela eskolako jantoki-zerbitzua Madrilen: ikasle bakoitzeko, urtean 1.000 euroko kostu bat dakar jantokiak.

EZ DAGO IRUZKINIK