AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Buruntzaldeko IA
2023/02/13 15:32

Buruntzaldeko Ikasle Abertzaleakek jakinarazi duenez, gaur Ertzaintza sartu da Hernaniko (Gipuzkoa) Institutura. Polizia-auto bat bertaratu da eta geldirik egon da hezigunean, IAk zabaldu duen argazkian ikus daitekeen bezala. Oraindik ez dute argitu zer dela-eta barruratu diren polizia-indarrak institutura.

Aurreko astean ere esku hartu zuten ertzainek hezigune batean. Zehazki, Ibaetako (Gipuzkoa) campusera sartu ziren, hainbat ikaslek propaganda politikoa egin ostean, eta kartelak kendu zituzten.

"Indar polizialak inpunitate osoz sartzen dira ikastetxeetara zein unibertsitate campusetara", salatu dute gaurkoan Buruntzaldeko IAko kideek. Dei egin dute, beraz, IAk ostegun honetarako deitu duen manifestaziora batzera. Gasteizko (Araba) campusean mobilizatuko dira, EHUk kanporatzeko arriskuan dauden ikasleei espedienteak irekitzearen kontra eta askatasun politikoen defentsan.

EZ DAGO IRUZKINIK