AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Erresistentzia Jaialdi handia iaz, Berriozarren.
2023/03/17 11:42

Apirilaren hasieratik ekainaren erdialdera bitartean, Elkartasun Jaialdiak izango dira Euskal Herriko hainbat eta hainbat Langile Kontrolpeko Espaziotan. Erresistentzia Kutxa elikatzeko antolatu dituzte ekimen horiek Defentsa Komunitatearen parte diren Langile Kontrolpeko Espazioek; hain zuzen, gune horiek "eskuratzen, mantentzen eta indartzen jarraitu ahal izateko".

Izan ere, Defentsa Komunitateak oroitarazi du askotarikoak direla Langile Kontrolpeko Espazioei lotutako borrokek jasaten dituzten erasoak; besteak beste, "identifikazioak, isunak, espazioen itxierak eta desalojoak". "Jazarpen ekonomikoak pisu handia izaten jarraitzen du: milaka euroko isunek, gastu juridikoek edota azpiegitura lanek antolakuntza politikorako hain beharrezkoak diren espazioen jarduna erabat oztopatzen dute", azaldu du Defentsa Komunitateak. Hori dela-eta jo du ezinbestekotzat "defentsarako baliabide eraginkorrak garatzen eta hedatzen jarraitzea".

Azaldu du, hain zuzen ere horixe dela "Defentsa Komunitatearen eta berau osatzen dugun espazioen eta asanbladen sarearen funtzioetako bat": "elkartasun antolatuaren bitartez, presio ekonomikoak eragiten duen egoera itogarriari erantzun sendo eta eraginkorrak emateko tresnak martxan jartzea". Datozen hilabeteetarako lekuan leku antolatu dituzten Elkartasun Jaialdien bidez, beraz, "gastu ekonomikoei kolektiboki aurre egitea" da asmoa.

27 jaialdi

Apirilaren 10ean hasiko dira aurtengo Elkartasun Jaialdiak. Hilabete horretan, Lekeition (Bizkaia), Tolosan (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia), Zestoan (Gipuzkoa), Lekunberrin (Nafarroa), Ibarran (Gipuzkoa), Otxandion (Bizkaia), Hernanin (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Lizarran (Nafarroa), Antzuolan (Gipuzkoa) eta Azpeitian (Gipuzkoa) izango dira Erresistentzia Kutxari lotutako hitzorduak.

Maiatzean ere Elkartasun Jaialdi ugari izango dira, zehazki, Bilbon (Bizkaia), Mendillorrin eta Barañainen (Iruñerria, Nafarroa), Gasteizen (Araba), Zaldibian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) eta Zumaian (Gipuzkoa). Ekainean, berriz, Abadiñon (Bizkaia), Bilbon, Mutrikun (Bizkaia) eta Ondarroan (Bizkaia) egingo dituzte jaialdiak.

EZ DAGO IRUZKINIK