AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ELA
2024/11/28 08:45

"Ez genuen alderdi aurrerakoien partez horrelako traiziorik espero". Aurreko astean egindako agerraldian, Erorien Monumentua Eraistearen aldeko Elkarteen Plataformak hitz gogorrekin kritikatu zuen PSN, EH Bildu eta Geroa Baik hitzartutako azken akordioa. Izan ere, Erorien Monumentu faxista mantentzearen alde egin dute hiru alderdiek, haren esanahia eraberrituko dutela promestuz.

Elkarte ugarik egin dute bat erabaki horren kontra: plataforma bat sortu eta oroigarri faxista bota dezatela exijitzen ari dira. Atzo bertan, azaroaren 27an, protesta jendetsu bat egin zuten Iruñeko erdigunean: udaletxe aurrean elkarretaratu ziren ehunka lagun, Eraitsi orain! aldarritzat hartuta.

Bertan bildu ziren elkarte memorialistek haserre seinalatu zuten "txapuza bat" eta "jokaldi makur bat" dela PSN, EH Bildu eta Geroa Bairen akordioa, eta Memoria Historikoaren Legeak behartzen duela oroigarri frankistak eraistera. "Onartezina da faxistak loriatzen dituen monumentu bat mantentzen jarraitzea, biktimen mina betikotuz", adierazi zuen atzo elkarte memorialisten bozeramaile Koldo Amatriak.

EZ DAGO IRUZKINIK