AKTUALITATEA / Homofobia
Eraso homofoboa jasan dute bi lagunek Gallartan
Aurreko asteburuan eraso zieten bi gazteei, Gallartako txosnagunetik gertu: iraindu eta kolpatu egin zituzten hainbat gizonek.
2023eko ekainaren 13
Eraso homofoboa jasan dute bi lagunek Gallartan

Gallartan (Bizkaia) ere jaiak ospatu dituzte joan den asteburuan, eta, igande goizean, eraso homofobo bat jasan zuen bikote batek. 06:00ak aldera, eskutik helduta zihoazen bi gizonak, txosnagunetik hurbil. Orduan eraso zieten hainbat gizonezkok: iraindu egin zituzten lehenengo, eta ukabilkadaka hasi ziren gero.

Muturrekoen ondorioz, atzeraka erori zen erasotua izan zen gazteetako bat, eta lurraren kontra hartu zuen kolpe bat buruan. Ospitaleratu egin behar izan zuten.