AKTUALITATEA / Homofobia
Eraso homofobo bat jasan du gizon batek Hondarribian
Beste gizon baten "umiliazioak eta mespretxua" pairatu zituen joan den larunbatean, eta fisikoki ere izan zen erasotua.
2023eko urtarrilaren 31
Eraso homofobo bat jasan du gizon batek Hondarribian

Iragan den asteburuan, larunbat gauean zehazki, eraso homofobo bat egin zioten gizon bati Hondarribian (Gipuzkoa). 02:30ak aldera, beste gizon baten "umiliazioak eta mespretxua" jasan behar izan zituen erasotuak. Gainera, fisikoki ere egin zion eraso.

Erasotzailea identifikatu dute polizia-indarrek, eta, antza, gertatutakoa ikertzen ari dira. Irungo (Gipuzkoa) epaitegiaren esku utzi dute gaia.