AKTUALITATEA / Homofobia
Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Algortan
Pasa den larunbat goizaldean izan zen eraso homofoboa, Inauteriak ospatzen ari zirela.
2022eko martxoaren 7
Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Algortan

Goizaldeko 02:00ak aldera, adingabe batengana hurbildu zen gazte bat Algortako (Getxo, Bizkaia) San Nikolas plazan. Surik ez zuela erantzutean, ukabilkada batez eraso zion gazteak, eta lurrera bota zuen "maricón" hitza oihukatuz.

Jasandako erasoaren ondorioz, kalte ugari jasan ditu adingabeak; begian hematoma bat, masailean ebaki bat eta gorputzeko hainbat zatitan kolpe handiak ditu.

Gazteak larunbat goizaldean bertan salatu zuen pairatutako erasoa.