AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iruñeko (Nafarroa) Ezpala taberna, erasoaren ondoren.
2022/11/08 22:09

Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan dago kokatuta Ezpala taberna, San Juan Bosco kalean, hain zuzen. Lekukoen arabera, erasotzaileak hainbat kotxe zein furgonetatan bertaratu dira tabernara eta modu antolatuan erasotu dute taberna, non hiru lagun besterik ez zeuden.

Makilak eta su-bengalak baliatuta kalte materialak eragin eta tabernan zeuden pertsonak eraso dituzte. Gutxienez pertsona bat ospitalera eraman dute, baina zenbait iturrik hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituztela esan dute.

Bartzelona futbol taldeko zaletu faxistak izan dira erasotzaileak. Lekukoen arabera, erasotzaile batek futbol taldearen elastikoa zuen jantzita. Gaur, azaroaren 8an, jokatzen du Iruñeko Osasuna taldeak Bartzelonaren aurka.

EZ DAGO IRUZKINIK