AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/23 12:22

Forum Europa plataformaren EAEko Tribunak Bilbon (Bizkaia) dauka egoitza nagusia. Une honetan, konferentzia bat egiten ari dira han: ohi bezala, elkargune bat izaten ari da alderdi parlamentario ugaritako politikari profesionalentzat eta hamaika enpresarentzat. Gaur, esaterako, Eusko Jaurlaritzako presidenteorde Idoia Mendiak (PSE-EE) hartu du hitza, besteak beste, enpleguari lotutako politiken inguruan hitz egiteko.

Goizean, gosari-konferentzia izaten ari zenean, ekitaldira sartu dira Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) hainbat militante. Tartean sartu eta taula nagusira igo dira, "enpresarien eta politikarien arteko aliantza" jendaurrean salatzeko. Forum Europaren bilera seinalatuta, "gazte langileon pobreziaren erantzule modura" jarri dituzte jopuntuan enpresariak eta politikari profesionalak.

"Politikari profesionalak enpresarien interesen guztiz menpekoak dira", GKSren esanetan. Horren adibidetzat jo dute, hain zuzen ere, Bilboko gaurko ekitaldia, helburutzat duena, "hauteskundeen testuinguruan", politikariek "enpresarien oniritzia eta babesa jasotzea".

"Bien bitartean, gazte langileoi miseriazko bizi-eredu batera kondenatzen gaituzte. Ogi-apurren eta xantaiaren truke, gure botoa erosteko saiakerak egiten ari dira", gaineratu du GKSk. Hala, dei egin dio gazteria langileari "egoera horren aurrean borroka egitera": "Estatu Sozialistaren bidean, antolatzea baita pobrezia gainditzeko modu bakarra".

EZ DAGO IRUZKINIK