AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati kristalezko botila bat jaurti dio bikotekide ohiak, Durangon
20 urteko erasotzaileak aurpegira bota zion kristalezko botila emakumeari, eta lesioak eragin zizkion. Aurreko ostiralean izan zen erasoa, Durangoko Ezkurdi plazan.
2021eko urtarrilaren 25
Emakume bati kristalezko botila bat jaurti dio bikotekide ohiak, Durangon

Aurreko ostiralean, 18:30ak aldera, emakume bati eraso egin zion haren bikotekide ohiak. Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi plazan izan zen erasoa: 20 urteko gizonezkoak kristalezko botila bat jaurti zion emakumeari, aurpegira. Hainbat zauri egin zizkion hala; Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten artatua izan zedin.

Gertatutakoaren berri izan zutenean bertaratu ziren ertzainak Ezkurdira, baina erasotzailea ihes eginda zegoen. Handik ez askora atzeman eta atxilo eraman zuten.