Emakume bat kolpatu, lotu eta autoko maletategian bahitu du haren bikotekide ohiak Trapagaranen

Gaizki aparkatuta zegoen ibilgailu bateko maletategitik bi hanka irteten zirela ikusi dute bi udaltzainek, eta hala topatu dute emakumea. Goitik behera lotuta zegoen, eta kolpez nahiz ubelduraz beteta.
Argazki Nagusia
2020ko maiatzaren 16a

Atzo, maiatzak 15, emakume bati eraso egin dio haren bikotekide ohiak Trapagaranen (Bizkaia): kolpatu, goitik behera lotu eta auto bateko maletategian sartu du, bahituta.

Goizeko 08:30ak aldera, gaizki aparkatuta zegoen auto bat ikusi dute udaltzainek, Salcedillo inguruan. Bertaratu direnean, gizonezko bat ikusi dute maletategiaren gainean pausatuta, eta maletategitik bi hanka irteten zirela ohartu dira: barruan bahituta zegoen erasotzailearen bikotekide ohia, guztiz lotuta, eta kolpez eta ubelduraz beteta. Osasun-zentro batera eraman behar izan dute.

Erasotzailea atxilo eraman dute udaltzainek.