AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Xataka
2023/07/12 13:08

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) asteazken honetan baieztatu dituen datuen arabera, ekain honetan, %1,9koa izan da inflazioa: alegia, 2022ko ekaineko prezioekin konparatuz gero, aurtengo ekainean %1,9 igo dira salneurriak. Joan den maiatzean, %3,2koa izan zen inflazioa Espainiako Estatuan.

Ekainean azpiko inflazioa (epe luzera begirako joera egonkorragoa erakusten duena) ere zertxobait jaitsi den arren, altua izaten jarraitzen du; adituen arabera, horrek erakusten du zaila izango dela energiaren prezioen jaitsiera erosketa-saski orokorrean islatzea. Ekainean %5,9koa izan da azpiko inflazioa, eta %6,1era heldu zen iragan maiatzean.

Elikagaiak, are garestiago

Erosketa-saskian bereziki nabarmena da oinarrizko elikagaien garestitzea. Aurtengo ekainean, iazko ekainean baino %10,3 garestiagoak izan dira elikagaiak (maiatzean, %12koa zen alde hori). Batez besteko kalkulu horretan, baina, azpimarra egin behar zaie hainbat jakiren prezioen igoerari. Azukrea duela urtebete baino %45 garestiagoa da, esnea %20 garestiagoa, txerrikia %16 garestiagoa, zerealak eta arrautzak %13 garestiagoak, eta barazkiak %11 garestiagoak.

EZ DAGO IRUZKINIK