AKTUALITATEA / Gazte koordinadora sozialista
Ehunka pertsona atera dira kalera beste aste batez, "burgesiaren diktaduraren aurka"
Atzo ere ehunka lagunek atera zuten kalera "burgesiaren zuzeneko diktaduraren" aurkako aldarrikapena, "askatasun politiko eta zibilen" defentsan. Asteburu honetan hamahiru herritan deitu zuen mobilizatzera Gazte Koordinadora Sozialistak, eta aurreko astean baino are jende gehiago batu da deialdietara. "Antolakuntza komunistaren beharra" aldarri, "askatasun kolektiboen" aldeko borroka berretsi du GKSk.
2020eko azaroaren 8
Ehunka pertsona atera dira kalera beste aste batez, "burgesiaren diktaduraren aurka"

Atzo, azaroak 7, ondoko herrietan izan ziren mobilizazioak: Donostia (Gipuzkoa), Hernani (Gipuzkoa), Tolosa (Gipuzkoa), Azpeitia (Gipuzkoa), Ordizia (Gipuzkoa), Bergara (Gipuzkoa), Zumaia (Gipuzkoa), Iruñea (Nafarroa), Gasteiz (Araba), Bilbo (Bizkaia), Gernika (Bizkaia), Durango (Bizkaia) eta Ondarroa (Bizkaia).

GKSren salaketa kanpainaren aurkezpena irakurtzeko, egin klik hemen

Atzoko mobilizazioak, irudietan: