Astelehen honetan, urriak 12, Ikasle Abertzaleakek Jaiegun arrotzei intsumisioa! lelopean deituriko Herri Eskoletan hartu dute parte Hego Euskal Herriko ehunka ikaslek. Orotara, hamasei eskualdetan aritu dira formakuntza politikoari eta borroka komunitatea sendotzeari eskainitako ekimenean.
Oraingoan, "lan sindikala eta Ikasle Autodefentsa Sareak" izan da ikasleek eskualde guztietan landu duten gai amankomuna. IAk azpimarratu duenez, "IKAS aurkeztu berri denean, bertan egiten dugun lan politikoaren inguruan hitz egiteko" parada izan da Herri Eskoletan.
Horrekin batera, eta "langileria erdigunean jartzen duen edukiari" helduz, bestelako gai ugari jorratu dituzte gaurko saioetan: harremanak sistema kapitalistan, despolitizazioa, agitazioa eta propaganda eta segurtasuna, eta abar.
Bestalde, hitzaldi eta tailerrez gain, aisialdirako aukera ere izan dute Herri Eskoletan, kontzertu eta otorduen bidez.