AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/04 13:20

Gasteizko (Araba) campuseko Farmazia Fakultateko irakasle faxista behin-behinean baztertu zuen otsailean Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV), ikasleak bere kanporatzea exijitzeko antolatzen hasi izanaren ondorioz. Neurri hori, baina, ez zen behin betikoa, eta kontrako jarrera hartu du azkenean EHUko errektoretzak: indargabetu egin ditu irakasle faxista kanporatzeko neurriak, eta babestu egin du. Hala, gaur bertan itzuli da unibertsitatera, eskolak ematen jarraitzeko.

Horrek haserrea sortu du ikasleengan: erantzuteko antolatu dira, irakaslea behin betiko bota dezatela exijitzen baitute. Farmazia Fakultatean elkarretaratze bat egin dute gaur eguerdian, eta modu horretan ekidin dute seinalatutako irakasle faxistak gaurko klasea ematea. Eskola bertan behera uzteaz gain, errektoretzarekin eta dekanotzarekin bilera bat finkatzea lortu dute ikasleek. Aldarrikatu dutenez, euren antolakuntzarengatik izan ez balitz, EHUk aurrera egingo luke irakasle faxistaren klaseekin. Beharrezkotzat jo dute, hala, faxismoaren aurka antolatzea.

Otsailaren hasieran izan zuten irakasle faxistaren berri, jakin baitzen sare sozialetan alderdi faxistak goratu zituela, komentario sionistak egin zituela eta askotariko kolektibo zaurgarriak seinalatu zituela, besteak beste. HARA BA! atariak azaldu zuen modura, Gasteizko ikasleek mobilizazio bat egin zuten Farmazian otsailaren 11n, Faxismoa unibertsitatetik kanpo! aldarritzat hartuta.

EZ DAGO IRUZKINIK