Badirudi ikastetxeko publikoetako ikaslerik helduenei hitzaldiak eman nahi dizkietela Espainiako Estatuko indar militarrek. Itxura denez, Espainiako Defentsa Ministerioko Ordezkariordetzak mezuak bidali dizkie EAEko eskola publiko guztietako zuzendariei, e-mail bidez. Aurreko astean izan zen hori, eta proposamen zehatz bat egin zien modu horretan: indar militarrek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleekin saio batzuk egitea, gazteak armadara batzera deitzeko.
Nerabeak indar militarretara erakartzeko saiakera hori, gainera, aitzakia baten atzean ezkutatu du Defentsa Ministerioak: eskoletako zuzendariei esan die lanerako aukera bat eskaini nahi diela gazteei. Ikastetxeetara bertatatu eta hitzaldiak emateaz gain, egoitza militarretara bisita gidatuak antolatu nahi ditu ordezkariordetzak, ikasleak horietara eramateko. LABek eman du informazioa.