AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta 2018ko udan, sorosleen greban. Argazkia: gipuzkoakosoro1
2020/06/18 10:30

Donostiako (Gipuzkoa) hondartzetan lanean jarduten duten sorosleek elkarretaratzeak egingo dituzte egunero udaletxearen aurrean, hiriburuan izan diren kaleratzeak salatzeko. Donostiako Udalak eta BPXport enpresak hainbat sorosle kanporatu zituzten Zurriola hondartzatik, eta geratzen diren langileak subrogatzerako bermerik gabe bidali dituzte lanera. Lan baldintzen hobekuntza aldarri, egunero 20:15etan egingo dute protesta.

Donostin gertatutakoak ez dira azkenaldian Euskal Herrian salatutako kaleratze bakarrak. Atzo bertan, ekainak 17, SSI enpresako langileek kontzentrazioa egin zuten Basauriko (Bizkaia) lantegiaren aurrean, kaleratzeei eta patronalaren mehatxuei aurre egiteko asmoz.