AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / LNE
2023/06/16 11:16

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duen biztanleriaren erdia baino gehiago, %56,8, emakumezkoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; ia 29.000 lagun. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan diru-laguntza hori jasotzen duten emakume guztiekin udalerri bat osatuko bagenu, Durangoren (Bizkaia) tamainakoa izango litzateke, gutxi gorabehera.

Lanbideren apirileko datu horiek are gehiago diote DSBEaren menpe bizi direnen profilaz: 35 eta 59 urte artekoa (%56,6), oinarrizko ikasketak baino ez dituena edo ikasketarik gabea (%72,4), eta bakarrik bizi dena (%63,8). Gainera, guraso bakarrak izateagatik diru-laguntza gehigarria jasotzen dutenen artean ere erdia baino gehiago emakumeak dira (%53), baita DSBEa jasotzen duten pentsiodunen %61,3 ere.

Eustaten arabera, 18 eta 59 urte arteko emakumeen %8,3 kide guztiak langabeak edo ez-aktiboak ziren etxeetan bizi ziren 2021ean. Eta ez da ahaztu behar inolako diru-sarrerarik ez duten emakumeen proportzioa (%3,44) gizonezkoena  (%1,72) halako bi zela 2020an.

EZ DAGO IRUZKINIK