AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / X-tik hartutakoa
2025/08/25 11:49

Aurreko ostegunean eman zuten Osasuna klubeko zuzendaritza-batzordearen osaeraren berri, eta tartean zen Martin Corera Izu; zuzendaritzako kide berri bakarra. 24 ordu baino gutxiagoan, ordea, dimisioa eman behar izan zuen: Osasunako zale ugarik sare sozialetan salatu zuten Israelgo Estatu genozidaren aldeko babes-mezuak zabaldu izan dituela Corera Izuk, gerora X plataforman erabiltzen zuen kontua ezabatu eta argitalpen horiek desagerrarazten saiatu den arren.

Nafarroako futbol-taldeko zaleek hainbat pantaila-argazki argitaratu zituzten, zuzendaritzako kide berriak idatzitako hainbat mezu erakusten zituztenak. "I support Israel", "No hace falta ser judío para apoyar a Israel" eta antzeko aldarrikapenak zabaldu eta babestu izan ditu Corera Izuk, frogatu ahal izan den modura. Sionisten aldeko jarrera hori dela-eta jasandako kritiken ondoren, dimisioa eman behar izan zuen zuzendaritzako kide berriak, eta egun bakar bat ere ez zuen iraun karguan.

EZ DAGO IRUZKINIK