AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/24 10:17

Deustuko jaiak denontzat! dinamikak aurreko ostiralerako eta larunbaterako antolatu zuen egitarau bat, Deustuko (Bilbo, Bizkaia) festen barruan. Beste urte batez aldarrikatu du jaiek denontzat izan behar dutela, eta beste urte batez izan dira jendetsuak ekimenak. Izan ere, Ezker Abertzaleak indarrean mantentzen du Gazte Koordinadora Sozialistari (GKS) 2022an jarritako beto politikoa: Jai Batzordean parte hartzea debekatu zion.

Aurten ere, zabala izan da parte-hartzea bai antolaketan bai egitarauan. Besteak beste, ostiralean eta larunbatean zehar, musika-emanaldiak eskaini dituzte Alpha Etxea, Chuleria, joder!, Ezezez, Pizzkolabiz, Sama Siku, SAD, 48280, Gerri, Yeiki, Gari eta abarrek. 

2023an jarri zuten martxan Deustuko jaiak denontzat! dinamika hainbat kolektibok eta norbanakok, Ezker Abertzaleak Mugimendu Sozialistari ezarritako debeku politikoari kontra egiteko, eta lanean eta borrokan segituko dutela adierazi dute: "Deustuko jaietan parte hartzeko eskubidea bermatzeko espazio zabalak antolatzen jarraituko dugu".

EZ DAGO IRUZKINIK