AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Vilaweb
2024/03/11 13:52

Madrilgo Auzitegiak Dani Gallardo bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen aurreko astean, hilaren 6an. Gaztea ez da bere borondatez bertaratu kartzelara, eta amaitu da bere burua bertan aurkezteko gehienezko epea: joan den otsailaren 26an eman zioten hiru eguneko epe bat. "Desordena publikoak" eragitea eta agintaritzari eraso egitea leporatuta, lau urteko kartzela-zigor bat dauka bere gain Gallardok. 26 urte ditu.

2019ko udazkeneko gertakari batzuen harira auzipetu eta kondenatu zuten. Kataluniako procés-aren epaiaren kontra, Madrilen ere izan ziren protestak, eta horietako batean atxilotu zuten Gallardo. Atxilo hartu bezain pronto espetxeratu zuten Alcala Meco kartzelan, eta hainbat hilabetez izan zuten behin-behineko kartzelaldian.

2020ko azaroaren 6an eta 17an epaitu zuten, Madrilgo Auzitegiko 23. atalean. Gallardok ukatu egin zuen manifestaziora joan izana, eta adierazi zuen atxilotu baino pixka bat lehenago gurutzatu zela manifestazioarekin. Epaiketa egin ondoren, auzitegiak aske utzi zuen. Urte horretako abenduan eman zuten argitara bere aurkako epaia, dena den: lau urte eta sei hilabeteko zigorra jarri zioten. Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen 2023an.

Polizia-muntaia

Gallardok beti nabarmendu du Poliziaren muntaia bat izan dela bere kontrako prozedura judiziala. Polizia-agenteek bere aurka emandako bertsioak kontraesan handiak ditu, eta ustez gazte cadiztarrak eraso egin zion agenteak aurkeztutako mediku-txostena aurrez idatzi zuten; erasoa gertatu omen zen unea eta Gallardoren atxiloketa baino lehen.

Gainera, gazteak agenteari eraso egiteko erabili omen zuen materialaren argazki bat aurkeztu zuen Poliziak ustezko froga modura: egurrezko barra bat. Gallardoren defentsak azpimarratu izan duenez, baina, argazki hori ez da erasoa ustez gertatu zen lekuan ateratakoa: komisarian bertan egindakoa da.

EZ DAGO IRUZKINIK