AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/19 01:22

Baliteke, aurki, Hego Euskal Herrian ere derrigorra izatea Covid ziurtagiria, besteak beste, hainbat ostalaritza-lokaletara sartzeko edota aisialdiko hainbat ekitalditara bertaratzeko. Asteartean jakinarazi zuten neurri hori hartzeko baimena eskatu diola Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari, eta antza, Nafarroako Gobernuak ere ziurtagiria indarrean sartzeko asmoa azaldu dio Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteari.

Gazte Koordinadora Sozialistak neurri horren ezarpenaren aurkako jarrera erakutsi du. Covid ziurtagiriari ez! aldarri hartuta egin zuen argitalpen bat atzokoan, eta hiru puntu nagusiri egin zien azpimarra. Batetik, salatu zuen farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten diela neurri berriak, eta bestetik, kontrol sozialerako beste bitarteko bat dela azaldu zuen. Seinalatu zuen, gainera, ziurtagiria derrigorrezko bilakatzea ez dela osasun-arazoari aurre egiteko aterabide erreal bat.

EZ DAGO IRUZKINIK