AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / La Izquierda Diario
2024/12/19 12:21

Abenduaren 10ean, Isabel Díaz Ayusok Madrilgo administrazioko langileentzako hitzarmen kolektibo bat sinatu zuen CCOO, UGT eta beste sindikatu batzuekin, hala nola CSIF eta CSIT. Itun horretako artikulu batek debekatu egiten die sindikatu sinatzaileei grebak edo manifestazioak sustatzea, adostutako lan-akordioak aldatzeko. Público egunkariak jasotzen duenez, klausulak zigorrak ezartzen dizkie konpromiso hori betetzen ez duten beharginei, karrera profesionala eta horri lotutako ordainsariak etetea barne.

Akordioak, halaber, beste auzi batzuengatik ere sortu du eztabaida: esaterako, arrisku-plusa kentzen die arrisku handiko zenbait sektoretan jarduten duten langileei, hala nola osasungintzan edo arretan aritzen direnei. Hainbatek kritikatu du neurri horrek babes soziala murrizten duela funtsezko arloetan.

Gainera, hitzarmenaren negoziazioa ez da inondik inora gardena izan, sindikatu batzuk elkarrizketetatik kanpo utzi baitituzte, eta horrek zalantzak sortu ditu prozesuaren ordezkagarritasunari eta gardentasunari buruz. Ituna une zail batean iritsi da, hezkuntzako 4.500 langile publiko modu masiboan kaleratzeko mehatxua tarteko.

EZ DAGO IRUZKINIK