AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/05 08:25

Palestinarekin Elkartasuna plataformak etenik gabe seinalatu ditu Euskal Herrian sionistekin kolaboratzen duten erakundeak eta enpresak, Palestinaren kolonizazioaren eta palestinarren kontrako sarraskiaren konplize modura. Hamaika aldiz seinalatu du, esaterako, Goierriko CAF enpresa. CAFek negozioak ditu sionistekin, palestinarrak euren lurretatik kanporatzen jarraitu ahal izateko proiektu batean parte hartzen ari baita. Hain zuzen ere, Jerusalemen tranbia-sare bat eraikitzeko proiektua dauka esku artean.

Joan den urtarrilean, Palestinarekin Elkartasunak mobilizazio jendetsu bat egin zuen Ordiziatik (Gipuzkoa) Beasainera (Gipuzkoa), Mendebaldeko gobernuek eta enpresek sionismoarekin duten konplizitatea salatzeko. CAF enpresaren parte-hartzea nabarmendu zuen, konkretuki: "Palestinan eraikitzen ari den tranbiaren bitartez, palestinarren jabetzak konfiskatzen, Jerusalemgo auzoetatik palestinarrak kanporatzen eta kolonoen hedapena errazten ari dira".

Beste protesta bat hurrengo asteburuan

CAFeko akziodunek hilaren 15ean, larunbatez, egingo dute urteroko batzar nagusia, eta, horren harira, beste protesta bat antolatu du Palestinarekin Elkartasunak. Enpresak Beasainen daukan egoitza nagusira bertaratzera deitu dute, 11:15erako. Hirugarren dibisioko sarrera parean elkarretaratuko dira, Sionismoarekin konplizitaterik ez! CAF Palestinatik kanpora! lelopean.

EZ DAGO IRUZKINIK