Nahiz eta Nafarroa Garaiko pobrezia arriskua Europako baxuenetarikoa izan, pobreziari eta gizarte-desberdintasunari buruzko urteko zazpigarren txostena argitaratu berri du Nafarroako Gobernuak, eta hainbat ondorio nabarmentzen dira bertan. Ikusi da, esaterako, Foru Komunitatean bizi direnen bostena (21,7%) pobrezia arriskuan bizi dela; hau da, hilean 1.005 euro baino gutxiago jasotzen ditu. Bestalde, hamarretik bat (%11,7) pobrezia larria bizitzeko arriskuan kokatzen da. Pobrezia errealari dagokionez, jada 71.564 (%10,9) lagun bizi dira halako egoeretan, eta horien gehiengoa (%62,6) pobrezia larrian.
Foru Komunitatean bizi direnen bostena (21,7%) pobrezia arriskuan bizi da
Adinak eragin nabarmena du datu horietan, izan ere, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta handiagoa bihurtzen baita pobrezian erortzeko arriskua. 16 urtetik beherakoen herena (%30,6) dago pobrezia arriskuan, 65 urtetik gorakoen artean %15,5 izanda. Eremuaren arabera, Erribera da pobrezia daturik altuenak dituen lurraldea: pobrezia arriskua %40koa da batez beste. IruƱerrian topatu dira daturik baxuenak, %10ekoa baita arrisku hori.
16 urtetik beherakoen herena (%30,6) dago pobrezia arriskuan
Aldeak
Dena den, pobrezia tasarik altuena espainiar nazionalitatea ez dutenen artean aurkitzen da, bost atzerritarretik hiru (%60,6) pobrezia egoeraren batean bizi baitira. 2021eko datuei begiratuz gero, herritartasuna zutenen %14,4 zeuden arrisku egoeran, eta %6,8 zeuden pobrezia larria bizitzeko arriskuan. Espainiako Estatutik kanpoko jatorria dutenen artean, aldiz, %59,4ra eta %38,8ra heltzen ziren ehuneko horiek, hurrenez hurren. Hortaz, Nafarroan, pertsona migratuek lau-sei aldiz arrisku handiagoa dute pobrezia egoeraren batean edo pobrezia larrian bizitzeko. Eta pertsona migratuen artean ere, gazteak daude egoerarik okerrenean: 16 urtetik beherakoen artean, %72,9 daude pobrezia jasateko arriskuan.
Bost atzerritarretik hiru (%60,6) pobrezia egoeraren batean bizi dira. [...] Eta pertsona migratuen artean ere, gazteak daude egoerarik okerrenean
Errenta Bermatua
Pobrezian bizi diren pertsonek eta familia-unitateek jasotzen duten prestazio ekonomikoa da Errenta Bermatua delakoa, eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen du. 2008. urtean, 3.161 familiak jaso zuten laguntza hori eta, iaz, 2022an, 17.419ra heldu zen laguntza horretara jo behar izan zutenen kopurua. Horrek esan nahi du Nafarroa Garaian Errenta Bermatuaren beharra duten familien kopurua 4,5 aldiz hazi dela 2008 eta 2022 artean.
Errenta Bermatuaren beharra duten familien kopurua 4,5 aldiz hazi dela 2008 eta 2022 artean