AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bizkaiko erresidentzietako langileen elkarretaratzea. ARGAZKIA / ELA
2022/11/21 21:33

Bost eguneko greba batera deitu dute Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek. Hala, atzo ekin zioten beharginek grebaldiari, hitzarmen berri baten alde. Izan ere, sektoreko azken lan-ituna duela bi urte iraungi zen eta, ordutik, bederatzi greba egun izan dituzten arren, blokeatuta daude patronalaren eta langileen ordezkarien arteko negoziazioak. GESCA, LARES eta ELBE patronalak dituzte soldatapean langileak, baina Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatuta; bere eskumenekoa da zerbitzua.

Hitzarmena berritzeko beharra ez ezik, zerbitzuaren "gabezia larriak" seinalatu dituzte langileek, bai eta soldata-arrakala ere: Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) lankideekin alderatuta, haiek %40 gutxiago irabazten dutela azpimarratu du ELA sindikatuak.

Irail hasieran eta urri amaieran ere jo zuten grebara sektoreko langileek. Oraingo grebaldiaren ondoren, baliteke abenduan ere lanuzteak izatea.

EZ DAGO IRUZKINIK