AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ecuador Etxea
2022/03/10 14:04

ISS Facility Services enpresaren Bilboko (Bizkaia) bulegoetan sartu zen atzo Gora Garbitzaileak taldea; Bizkaian garbiketan jarduten duten langileek osatutako talde bat da. Bizkaiko garbiketa sektoreko hitzarmena "blokeo egoeran" dagoela salatu zuten.

Egoera horri aurre egiteko ari dira ekintzak egiten, eta negoziaketek ez badute aurrera egiten, martxoaren 31n greba egingo dutela adierazi dute. Urtean gutxienez 1.200 euroko hamabost ordainsari izatea eskatzen dute langileek.

Martxoaren 3an egin zuten lehen ekintza, eta langileek esan dute atzoko ekintza martxoaren 9an egiteko arrazoi zehatz bat izan dela: "Atzo, martxoaren 8an, enpresak taldean gauden emakumeon lana goraipatu zuen, eta hurrengo egunean, soldata duinak ukatzen dizkigute. Sektore feminizatu eta prekario batean egiten dugu lan, eta borrokatzeko eta boteredunei aurre egiteko prest gaude".

Bizkaiko hitzarmenaren negoziaketak geldirik daude, eta ISS Facility Services enpresa da negoziaketa blokeatzen ari denetako bat. Bizkaian 2.000 langile inguru ditu kontratatuta enpresa daniarrak, eta bere bezero nagusiak dira Basauriko (Bizkaia) eta Getxoko (Bizkaia) udalak, BEC, Amazon nahiz Coca Cola.

EZ DAGO IRUZKINIK